Albisteak

Surflaria 

Txapelketaren sari banaketa  urtarrilaren 25ean, asteazkena, egingo da, eguerdiko 12:00 Mundakako Talaian eta Joseba Iriondok aurkeztuko du. Epaimahaia datorren ostiraleko arratsaldean, urtarrilaren 20an, batuko da eta Interneten bidez bozkatzeko epea arratsalde horretan bukatuko da.

Mundakako I. “On line” Surf Txapelketari dagokion saria surflariarentzat eta “tubo” onenaren bideoa grabatu duenarentzat izango da. Betiko arraunketa era erabili behar da, Mundakako barrako olatu batean. Beraz, saria bai surflariari, bai irudiak grabatu dituen pertsonari emango zaio.

Parte hartzaileek batera 7.500 euro irabaz ditzakete minutu bat irauten duen bideo bat, Mundakako barran “tubo” bat grabatzeagatik. Horretaz gain, surflariak gonbidatu wildcard gisa parte hartu dezake aurten Mundakan egingo den hurrengo surf Billabong Pro Txapelketan munduko surflari onenekin batera Europa osoko ezkerreko olaturik onenean surfeatzeko.

Gertakaria Mundakako Udalak antolatu du bertako surf Klubarekin elkarlanean eta Bittekek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BiscayTIK Fundazioak babesten dute eta laguntzen dute. Azken hau gertakari honen sustatzailea da, besteak beste.