Albisteak

Fundetec logoa 

Fundetecek bere VII. Edizioko urteroko sarien proiektu finalistak aukeratu ditu. Sari hauek bere jardueren bidez Informazio Gizartearen garapena eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilera sustatzen dituzten  irabazi asmorik gabeko erakunde, erakunde publiko, zein pribatuen lana, herritarrei eta etei zuzenduta, aintzatesten du.

BiscayTIK Fundazioa finalista da “Erakunde Publikoa edo Pribatuak egindako  Herritarrei zuzendutako Proiekturik Onena” mailan Madrilgo Erkidegoa eta Albaceteko -CRMF IMSERSO (Gaztela-Mantxa) Minusbalio Fisikoa duten Pertsonak Errekuperatzeko Zentroarekin batera.

BiscayTIK proiektua Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen du eta bere xede nagusia e-Administrazioa  toki mailan sustatzea da  Udalentzat eginiko kudeaketa sistema integral eta doako baten bidez. Honi esker herritarrek 100 izapide telematiko baino gehiago egin dezakete udal web atariaren bidez.

BiscayTIKek  herritarrei pasaporte digitala ere ematen die izapideak online egitea errazago izan dadin baita aurrez aurreko ikastaroak eskaintzen ditu ere zerbitzu hauek erabiltzen ikasteko. Hori dela eta finalista aukeratua izan da “Erakunde Publikoa edo Pribatuak egindako  Herritarrei zuzendutako Proiekturik Onena” mailan.

Guztira 16 autonomia erkidegotik etorritako 229 proiektu, horietako hamar Euskaditik, aurkeztu dira Fundetec 2011 Sarietara. Honek erakusten du, aurreko urtearekin alderatuta, ehuneko 20 gehiago aurkeztu direla (ia berrogeita hamar gehiago), eta sari hauen ezarpen maila eta garrantzia gorantz doala Informazio Gizartean nazio mailan. 

Informazio Gizarte esparruan entzute handiko pertsonaz osatutako epai-mahaiak aukeratutako irabazleak  Madrilen egingo den sari banaketako zeremonian ezagutaraziko dira, otsailaren 9an, ostegunean.

Irabazleek oroipen garaikur bat jasotzeaz gain 15.00 euroko eskudiruko sari bat jasoko dute, irabazi asmorik gabeko erakundeen kasuan.