Albisteak

Lehiaketaren irabazlea antolaketaren kideekin 

Gaur eguerdian, Mundakan, Mundakako Udalak eta Mundakako Surf Taldeak antolatutako eta Biscaytik Fundazioko laguntza izan duen  I. “On line” Surf Txapelketaren sarien banaketa eginda. Txapelketa honetan goi mailako surflariek hartu dute parte eta jazarpen publiko handia izan du www.mundakatubes.biz webgunearen bidez.

Ekitaldi publikoa Mundakako Talaian egin da, parte hartzaile batzuk, Mundakako Surf Taldeko arduradunak, zein ingurumenaz gozatzera hurbildu diren batzuk egon dira; Baita Unai Renteria, Mundakako alkatea eta Biscaytik Fundazioko Zuzendari Nagusia, Ibon Oñate ere.

Lehenengo postua Aritz Aranburu eta Isio Noyarentzat izan da. Aritz Aranburu surflariak 6.000 euroko eskudiruko sari bat jaso du baita Mundakan bertan, 2012an egingo den Txapelketarako wildcard gisa leku bat ere. Isio Noyak 1.500 euroko saria jaso du kamerarekin parte hartzeagatik eta irudi irabazleak grabatzeagatik.

Bigarren saria Iker Fuentes surflariarentzat izan da, eta bere kamararentzat Isio Noya. Surflariak 2.750 euro jaso ditu eta kamara 750 euro. Hirugarrenak, Txaber Trojaolak, 1.350 euro eraman ditu, eta kamara izan den Jon Aspuruk 400 euro.

Beste alde batetik, online publikoaren saria Txaber eta Jon bikotearentzat izan da. Hauek tablet bat eta bereizmen handiko bideo kamara digital bat jaso dute, urrenez urren, txapelketarako sortutako webgunean, hilabete baino gehiagotan jasotako botoei esker. Saritutako bideoak ikus daitezke webgunean bertan aurkeztutako besteekin batera.