Albisteak

Getxoko Elkartegia 

Enpresa zentro hau Getxoko Udalak Teknologia Berriak sustatzeko egin duen azken apustua da, herriak hasi duen bideari jarraituz Bake Eder Ezagutza Zentroa herri honetan baitago.

Getxoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiko Laguntza dauka informazio gizartea sustatzeko eta teknologia berriak bultzatzeko, eta lankidetza honi esker, laster, Getxoko Elkartegia zabalduko da. Berrikuntza enpresa mintegi berria Areetako lehengo udal merkatua zegoen lekuan egongo da.

Bake Eder Ezagutza Zentroan bezala, Elkartegiaren asmoa Lurralde Historikoa nazioarteko erreferentzia puntu bihurtzea da on-line administrazio arloan. Zentro berri honek BiscayTIK Fundazioaren zeregina osatzen du berrikuntza bultzatuz Informazio eta Ezagutza Teknologien aldeko apustua eginez.

Otsailean ikusi ahal izango dugu eraikin modernoak izango duen beiraz hornitutako kanpoko itxura. Antza handia du Zugatzarte Etorbidean dagoen BiscayTIK eraikinarekin. Dagoeneko, honek teknologia alorrean aitzindariak diren enpresak biltzen ditu. Beraz, ezagutzaren eta berrikuntzaren bidezko aurrerapenaren aldeko apustu sendoa da eta azpiegitura hau osatzeko 6 milioiko inbertsioa egin da.

Aurreikusten da enpresa zentroa prest egotea eta martxan hastea urtearen erdialderako. Bere jardueraren bidez modernitatea bultzatu ez ezik, instalazioek ere berrikuntzaren alde apustua dakarte bere egituran eta azpiegituraren energia eraginkortasunean, sistema geotermiko bat ipini baita kanpoko laguntzarik gabeko klimatizazio maila handia lortzeko.

Getxoko Udalak zein Bizkaiko Foru Aldundiak, elkarlanean, Teknologia Berriak etorkizunerako ekonomia motorra bihurtzea lortu nahi dute Lurraldean bildutako ezagutza bultzatuz. Getxoko Alkateak, Imanol Landa, esan du estrategia hau “sustapen ekonomiko alorrean azken hamarkadetako apusturik garrantzitsuena” dela”.

Kokaleku berri honetan, Bizkaiko Foru Aldundiak Getxoko eta Bizkaiko ekonomia dinamizatu nahi ditu 22 enpresa berriei bere lehenengo pausuak ematen lagunduz eta bultzatuz. “ Lagunduko digu lurralderako aberastasuna sorkuntza bultzatzen jarraitzeko, ez bakarrik ekonomikoki edo enplegua sortuz, ezagutza alorrean baizik, ezinbesteko tresna gaur egungo merkatu globalizatuan” azpimarratzen dute Diputaziotik.