Albisteak

Balmasedako webgunearen on-line izapideak 

Balmasedako “Teletramitazio bulegoak” 2011ko urtarrilaren 28an ireki zen. Bulegoaren xede nagusia  herritarrei  Udalarekin izapideak on- line egiten irakastea da, baita informazioa ematea eta @bizkaia.eu posta kontu elektronikoaren erabilera sustatzea ere.

Bulegoa Enkarterri Etorbideko 13an dago, antzinako Ogasun kokapenean, eta Balmasedako Udalaren eta BiscaiTIK Fundazioaren lankidetzari esker jarri da martxan.

BiscayTIK proiektuan lehenetariko partaide bat izan da Balmaseda, bere udal webgunea berrituz eta Balmasedako herritarrei, hasiera batean, 16 izapide interneten bidez egiteko aukera eskainiz,  edozein leku eta momentutan. Era berean, Balmasedako herriak jarraitu du lanean, BiscayTIKekin batera, administrazioa herritarrei hurbiltzeko  Teknologia Berrien bidez, herritarrentzako arreta bulego honi esker arrail digitala murriztuz eta  informazio gizarteari beldurra kentzen lagunduz.

Balmaseda TAZek sistema berri honetara hurbildu nahi duenari behar duen laguntza guztia ematen dio, on- line erabiltzeko moduan dauden izapideak erakusten eta egiten laguntzen. Trebakuntza honekin batera  Teknologia Berrien inguruko beste dinamika batzuk martxan jartzen dira.

Gauzak horrela, zentro honen helburuenetariko bat, hasieratik, bazterketa digitalari aurre egitea izan da baita Teknologia Berriei buruzko heziketa ematea ere, Udalarekin izapideak egiteko ez ezik, sozializazio teknologikoa lortzeko ere. Urte bat pasa eta gero, esan daiteke erantzuna aldekoa izan dela hurbildu diren bisitari ugarien  zati handi bat  40-50 urtekoak izan direlako, eta bere ezagutza maila, informatika gaietan, baxua edo ezer ere ez izan delako. Beraz, Teknologia Berriak direla eta argi geratu da jendeak daukan interesa. Datuaren arabera esan daiteke arrakasta izan duela, oztopoak murriztu baitirela “jatorri digitala” ez dutenen artean, adin esparru honetan ezagutzen ez denari beldurra izatea ohikoa da eta .

Beste alde batetik, bisitarien jatorria aztertu eta gero  ikusten da hurbildu diren 10 pertsonetatik 2 ez direla herrian bizi eta beraz, ekimenak Balmasedatik kanpo sortu duen jakin mina ez ezik  Bizkaian, orokorrean,  gai honek pizten duen ardura ere erakusten du. Zentro honek egiten duen lanak  hedabideetan ere ikusmina sortu du eta askotan islatzen da . Adibideen artean tokiko irratietan Balmasedako Alkateari eta TAZeko  arduradunei egindako elkarrizketak aipa ditzakegu, edo paperezko, zein digital prentsan argitaratutako hainbat artikulu. 

TAZek teletramitazioaren gaineko prestakuntza eskaintzen zuen, batez ere, on-line tramitazioari buruzko azalpenak, txartelaren bidezko identifikazioa, www.bizkaia.eu posta kontuak, baita Osakidetzan edo NAN berritzeko aurretiko hitzordua eskatzea, bezalako gai gehigarri batzuk ere. Ikastaroak bulegoan bertan eskaintzeaz gain, Balmasedako Nagusien etxean, Emakumeen etxean eta Zallako Maristak Ikastetxean ere eman dituzte. Azken hauen kasuan ikasle talde batek TAZera bisita arrakastatsu bat egin eta gero ikastaroa bertan egitea erabaki zen. Era berean, TAZek  BiscayTIKen ekimena ezagutarazteko informazio liburuxkak banatu ditu herriko leku desberdinetan: Balmasedako Udaletxean, Udal liburutegian, Gaztezerren, anbulatorioan, e.a…biztanleak informazio zentrora hurbilarazteko.

Balmaseda proiektu honekin aitzindari da  Lurralde Historikoan  Teknologia Berrien zabalkuntza eta gizarteratze lanetan, BiscayTIK Fundazioaren laguntzarekin, eta laster beste herri batzuek jarraituko dute bide hau Bizkaia benetako Informazio Gizarte bihurtzeko.