Albisteak

 

Otsailaren 23an, BiscayTIK Fundazioaren egoitza den Bake Eder Ezagutza Zentroan, gai legal eta administrazio elektroniko inguruko adituak bilduko dira, herritarrek zerbitzu publikoetara sarbide elektronikoa izatearen 11/2007 Legearen indarrean sartzeak duen eraginaren gainean eztabaidatzeko eta sakontzeko, Administrazio Elektronikoari buruzko V. Hausnarketa Jardunaldietan, Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Elkargoak antolatua. 

Lege honek Administrazio Publikoei ahalegin handia egitea eskatzen die behar diren baliabideak lor  ditzaten herritarren eskubideak asetzeko, eta jardunaldi honetan aurrekoetan  aztertutakoari jarraipena emango zaio, baita gaur egungo ezarpen egoerari ere, Euskal Herrian legea aplikatzeko  ikuspuntu tekniko eta juridikotik.

Egunean zehar, administrazio elektronikoa nola ari den gauzatzen,aztertuko da, ikuspuntu desberdinetatik. Hainbat hitzaldiak egingo dira eta besteak beste honako gaiak jorratuko dira: Legeari buruzko berrikuntzak, zerbitzu telematikoak udaletan, BiscayTIK Proiektua, ziurtagiri digitalen eta dokumentu egiaztapen kodeen erabileraren balioa, paperaren erabileraren murrizketa, edo osasun arloan administrazio elektronikoaren aplikazioa.

Jardunaldia goizeko 9.30etan hasiko da eta arratsaldeko 17.00ak arte iraungo du eta etortzea doakoa da, nahiz eta aurretik izena eman beharko den epj@icasv-bilbao.com posta elektronikoaren bidez tokiak mugatuak baitaude.

Informazio gehiagorako: Administrazio Elektronikoari buruzko V. Hausnarketa Jardunaldiak