BiscayTIKek loturak ezarri ditu zenbait kiderekin eta horiekin elkarlanean aritzen da, itun estrategikoak osatuz.
Euskal Herriko Unibertsitatea - Universidad del País Vasco
BiscayTIK Fundazioak aktiboki parte hartzen du heziketa-programetan eta unibertsitateko gazteek lan-trebetasunak lortzean eragiten duten gizartearen aberastean. Partaidetza hori BiscayTIKek 2009-2010 ikasturtean atera zituen beketan gauzatu zen. Izan ere, bekei esker, 15 gaztek prestakuntza espezifikoa jaso zuten eta BiscayTIK proiektuko hainbat lan-taldetan lanean aritu ziren.
Deustuko Unibertsitatea - Universidad de Deusto
BiscayTIK Fundazioak hezkuntzarekiko eta lanbide-trebakuntzarekiko hartu duen konpromisoa Deustuko Unibertsitatearekin ere bete da. BiscayTIKek 2009-2010 ikasturtean atera zituen beken bidez, Bizkaiko unibertsitate ospetsu honetako 15 ikaslek BiscayTIK proiektuan lan egin eta ikasi zuten.
Gobernu Fidagarrien Garapenerako Nazioarteko Fundazioa (FIDEGOC)
BiscayTIK Fundazioak lankidetza-hitzarmena sinatu du FIDEGOC erakundearekin. FIDEGOC irabazi-asmorik gabeko fundazioa da eta mundu osoko Gobernu Fidagarriak bilatzeko konpromisoa du. Garrantzi berezia ematen dio gobernuaren garapena tokiko errealitatean oinarritzeari eta gizartearen beharrizanak modu jasangarri eta integralean betetzeko herritarren parte-hartzea sustatzeari.