Lantik

Lantik S.A. kide bakarreko sozietatea da; partaide bakarra Bizkaiko Foru Aldundia da. 1981. urtean sortu zen, foru erakundea, bere mende dauden organismo eta erakundeak eta Bizkaiko udalak informazio sistemaz hornitzeko, sistema horiek ustiatzeko eta zerbitzu osagarriak emateko.

Erakundearen eginkizunak lau puntu nagusitan labur daitezke: BFAk zehaztutako Informazio Sistemen Politika Planifikatu eta Burutzea; foru administraziorako eta tokiko administraziorako irtenbide integralak ematea, IKT eta aholkularitzaren erabilpenean oinarrituta; know how tecnologiko lehiakorrak izatea; eta buruzagitza jarrera gogotsu bat izatea etorkizuneko Administrazio Publikoaren antolamendua, funtzionamendua eta garapena planteatu eta konpontzerakoan.

Lantikek azpiegitura sendoa dauka sistema informatikoak kudeatzen eta babesten lortu duen esperientzia zabala dela eta. BiscayTIKen sistema informatikoak azpiegitura horretan daude; beraz, sistema sendoak dira, segurtasun eta erabilgarritasun-maila handikoak, eta erredundantzia geografikoko sistemak erabiltzen dituzte.

Lantik