Microsoft 1975. urtean sortutako enpresa da eta gaur egun munduko aitzindaria da pertsonen eta enpresen potentzial osoa garatzeko balio duen softwarean, zerbitzuetan eta soluzioetan.
Bizkaiko Foru Aldundiak lehiaketa bat antolatu zuen udal kudeaketarako BiscayTIK sistema esleitzeko eta Microsoftek tokiko hainbat enpresarekin batera irabazi egin zuen.
Gainera, Microsoftek bazituen horrelako soluzioa epe laburrean garatzeko tresnak, eta proiektuaren helburua teknologia modernizatzea izanda, ezaugarri horrek berebiziko garrantzia zuen.Beraz, lana ez zen hutsetik hasi, eta BiscayTIK sistema epe laburrean garatzeaz gain, denbora eta ahaleginak aurreztu ziren.