The European Regional Information Society Association - eris@

Informazioaren Gizarterako Europar Eskualdeen Elkarteak (eris@) kide diren 19 eskualdeen artean inklusio digitala lortzeko prozesuak bultzatzen ditu Informazioaren Gizarteko tresnen erabileraren bidez. Eris@ lehenago landu ziren europar ekimenen garapen eta eboluzioari esker sortu zen eta 10 urte baino gehiago eman ditu jada toki-mailan Informazioaren Gizartea sustatzeko lankidetza eta plangintza errazten dituzten lan-esparruak garatzen.

Elkartearen helburua eskualdeen garapen ekonomiko eta soziala bultzatzea da. Bere xedea burutzeko enpresen lehiakortasuna eta herritarren bizi-kalitatea hobetzen dituzten Informazioaren Gizarteko tresnak erabiltzen ditu, hau da, Informazioaren eta Komunikazioen Teknologiak (IKT). IKT izenekoek eskualdeei euren lehiakide indartsuenen mailan jartzeko aukera ematen die eta eskualde aurreratuenei mundu mailako merkatuan lehiatzeko baliabideak eskaintzen dizkie. Eris@k, beraz, IKTek duten potentziala ustiatzen lagundu nahi du aipatutako helburuak betetzeko.

Eris@ elkarteko kide gisa, BiscayTIK Fundazioak europar sare entzutetsuak eskaintzen duen zerbitzu-sorta zabala erabil dezake. Zerbitzu horien adibide dira, esate baterako, proiektuen inguruko lankidetza eta bitartekotza, EBren fondoak lortzeko laguntza, ikasteko aukerak, praktika onen gidaliburuak eta ekimenen sustapena Europan zehar.

eris@