Bizkaiko biztanleria guztien posta elektronikoaren zerbitzuak bizkaitar guztiei posta elektroniko elebiduna, doakoa eta kalitatezkoa eskaintzen die, 5 GBko edukierarekin eta publizitaterik gabe, www.bizkaia.eu domeinuari lotuta. Gainera, laster, 2 GBko disko gogor birtuala ekarriko du eta sakelako telefonoaren bidez modu errazagoan erabiltzeko aukera eskainiko du.
2009an Bizkaiko 14 urte baino gehiago zuten biztanle guztiei bidali zitzaien gutun pertsonalizatu bat aktibazio kode batekin kontu elektroniko berria sortzeko bizkaia.eu domeinuaren barnean.
Posta hau pasaporte digitaltzat har daiteke ahalbideratzen dielako herritarrei eta administrazioari elkarri eragitea eta sartzen erraza da edozein sistema eragiletik, edozein nabigatzailetik eta edozein gailutik. Horretaz gain, Bizkaiko Foru Aldundiak ematen digun bermea dauka, datuak Bizkaian gordeta daudelako, datu pertsonalen tratamendurako indarrean dagoen legedia betez. Gainera, posta kontuen esleipena udalerri bakoitzeko erroldarekin egiaztatzen dira, beraz, hiritarren identitatea bermatuta dago eta horrela saihesten da identitate pertsonalaren ordezpena.
Postatik erabiltzaileak www.zerbitzuak.bizkaia.eu herritarren zerbitzuen atarirako sarbidea ere dauka. Bertan e-learning plataforma bat erabili daiteke, bere herriko edo diputazioko berri ofizialak jaso, errenta aitorpenerako aurretiko hitzordua kudeatu edo, ikuspegi ludikoagotik, lehiaketetan, zozketetan eta postalak bidaltzeko aplikazioetan parte hartu. Zerbitzu erabilgarrien kopurua gehitzen joango da apurka-apurka.