Nola sortu @bizkaia.eu posta-kontua

@bizkaia.eu Bizkaian bizi diren pertsonei eskaintzen den doako posta-kontu elektronikoa da. Hortaz, kontua aktibatu ahal izateko derrigorrezkoa da Bizkaian erroldatuta egotea.

Kontua aktibatzeko, lehenik eta behin webgune nagusira joan beharra dago. Horretarako, klikatu lotura honetan www.bizkaia.eu edo idatzi www.bizkaia.eu helbidea zure nabigatzailean.

Ondoren agertzen den pantailak kontua aktibatzeko botoi bat dauka ezkerraldean.

“Aktibatu nire kontua” klikatzean erabiltzailea identifikatzeko formulario bat agertuko da. Jaiotze-data uuuu/hh/ee formatuan idatzi beharko duzu edo, bestela, egin klik jaiotze-dataren eremuaren eskuinaldean dagoen irudian eta aukeratu dagokion jaiotze-data.

Ostean, gutunarekin batera bidali genizun aktibazio-kodea idatzi behako duzu. Ez baduzu gutuna jaso edo galdu egin baduzu, jarri harremanetan BiscayTIKeko EAZrekin 900 840 250 telefonoan edo info@biscaytik.eu helbide elektronikoaren bidez.

Segurtasun-arrazoiak direla medio, lehenengo pauso honetan karakterez betetako irudi bat agertuko zaizu. Karaktere horiek idatzi beharko dituzu edo, ondo ikusten ez badituzu, eskuineko botoia sakatzean entzuten diren karaktereak sartu. Hurrengo pausora joan aurretik, klikatu behean agertzen diren bi laukitxoak erabilera-baldintzak eta legezko oharra irakurri eta onartu dituzula egiaztatzeko.

Bigarren pausoan posta-kontuaren datuak aukeratu beharko dituzu: erabili nahi duzun helbide elektronikoa, helbidea norena den adierazten duen izena eta pasahitza. Azken horrek sei karaktere alfanumeriko izan behar ditu gutxienez.

Amaitzeko, kontuaren sorrera baieztatuko da eta sortu berri duzun helbide elektronikoa agertuko zaizu. Horrekin batera, pasahitza ahaztuz gero kontua berreskuratzeko erabili beharko duzun kodea adieraziko zaizu.

Gomendagarria da azken pantaila hori inprimatzea erreskate-kodea beti eskura edukitzeko.

Bizkaia.eu posta elektronikoa
Zerbitzuak