@bizkaia.eu kontu baten erabiltzaile gisa balioztatzen bazara, udaletxearen atariaren bidez izapideak telematikoki bideratzeko aukera izango duzu.
Izapideak internet bidez egiteko, lehendabizi sarbidea aktibatu beharra dago. Izapide bat egiten hastean, @bizkaia.eu kontuen bidez sartzeko koadro bat agertzen da pantailaren eskumaldean. Koadroaren behealdean eskaintzen diren bi aukeretatik lehenengoan klikatu beharko da.
Ondoren, norberaren informazio pertsonala eskatzen da sarbidea aktibatzeko pantailan agertzen den formularioan. Identifikatzeko dokumentua, jaiotze-data uuuu/hh/ee formatuan, zein udalerriko erroldan zauden eta zure sexua adierazteko eskatzen da. Pantaila bereko bigarren atalean @bizkaia.eu posta-kontuan jakinarazpenak jaso nahi dituzun ala ez galdetzen dizu. Hirugarren atalean @bizkaia.eu kontuaren jabetza egiaztatzeko datuak eskatzen dira: erabiltzailea eta pasahitza. Horrez gain, behealdean agertzen den irudi bateko karaktereak edota irudiaren eskumaldeko botoia sakatzean entzuten den hotsa idazteko eskatzen da. Azkenean, lege-baldintzak irakurri eta onartu izana egiaztatu behar da datuak bidaltzeko botoia sakatu aurretik.