Bizkaia.eu bizkaitar guztientzat egindako doako posta-kontu elektroniko bat da.
Honako hauek dira posta-kontuaren ezaugarri nagusiak:
- Elebiduna da, euskaraz edo gaztelaniaz erabil daiteke
- Ez dauka publizitaterik
- Bizkaia.eu domeinuari lotuta dago
- Postontzi edukiera muga 5GBekoa da
Eta laster kontutan ere hartuko da:
- Alegiazko disko gogorra 2GBekoa
- Telefono mugikorretatik eta tabletetatik errazago sartzeko aukera
Ekimen hau abiarazteko gutun pertsonalizatu bana bidali zitzaien Bizkaiko 14 urtetik gorako herritar guztiei. Gutun horretan bizkaia.eu posta-kontua sortzeko aktibazio-kode bat bidali genien.
Prestazio handiko posta-kontu elektronikoa izateaz gain, esan beharra dago bizkaia.eu domeinuko kontuek Bizkaiko Foru Aldundiaren babesak berekin dakartzan berme guztiak dituztela.
Gaur egun, badaude zerbitzu ona eskaintzen duten internet bidezko doako posta-kontu asko. Hala ere, gehienetan informazioa zehaztu gabeko kokalekuetan dauden zerbitzarietan gordetzen da. Sarritan, toki horietako datu pertsonalen kudeaketari buruzko legedia ez da hemengoa bezalakoa, eta beraz, ez daukagu inolako bermerik gure informazioak jasoko duen tratamenduari dagokionez.
Bizkaia.eu domeinuko posta-kontuek ez dute halako eragozpenik; posta elektronikoko sistema honetan sartzen diren datuak Bizkaian bertan gordetzen dira eta datu bertsonalen tratamenduari buruzko tokiko legedia betetzen dute. Hori dela eta, herritarren eskubideak babestuko direla bermatzen da.
Horrez gain, Bizkaia.eu posta-kontu elektronikoa baino gehiago da. Bizkaia.eu posta-kontuak dituzten pertsonek "pasaporte" digital gisa erabil dezakete balio erantsiko hainbat zerbitzutara sartzeko, besteak beste: e-learning ikastaroak, postal birtualak bidaltzeko zerbitzua, zozketak...
Zerbitzu horiei buruz gehiago jakin nahi baduzu, jo helbide honetara: Zerbitzuak.bizkaia.eu
Halaber, kontua udal izapideak egiteko sarbidea ere bada. BiscayTIKek sortutako atarietan @bizkaia.eu kontuetako erabiltzailearen izen eta pasahitza erabiliz gero, izapideak telematikoki egiteko aukera izango duzu. Honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, jo helbide honetara: nola sortu @bizkaia.eu
Zure @bizkaia.eu posta-kontua nola sortu jakin nahi baduzu, sakatu ondorengo loturan: Nola sortu @bizkaia.eu
Zure @bizkaia.eu kontua jada sortuta badaukazu, posta-kontu honek eskaintzen dizkizun zerbitzuetara sar zaitezke www.bizkaia.eu loturaren bidez edo zure nabigatzailean www.bizkaia.eu helbidea idazten.
www.bizkaia.eu-n sartzerakoan, agertzen den eskuinaldeko formularioan helbide elektronikoa eta pasahitza idatzi ostean, bi aukera dituzu: zeure posta-kontuko sarrera-ontzira joatea edo zure posta-kontuak eskaintzen dizkizun balio erantsiko zerbitzuetara joatea, "Posta" eso "Zerbitzuak" botoiak klikatzenrakoan hurrenez hurren.