Zerbitzuak

Zerbitzuak atariak balio erantsiko zerbitzuak eskaintzen ditu herritarrak eta teknologia berriak elkar gertura daitezen.

Eskura dauden zerbitzuen zerrenda aldatuz eta luzatuz joango da. Horri esker, @bizkaia.eu kontuen erabiltzaileek aukera berriak aurkituko dituzte eta Zerbitzuak atarian dagoen guztiari etekina aterako diote.

Zerbitzuak atarian sartzeko, egin klik www.zerbitzuak.bizkaia.eu loturan edo idatzi helbidea zeure nabigatzailean. Ondoren, klikatu eskumako goialdean dagoen koadro gorrian eta erregistra zaitez. Toki berera heltzeko beste modu bat www.bizkaia.eu webgunetik hastea da. Bertan bazaude, klikatu Zerbitzuak botoia pantailaren eskumaldean.

Atari honetan hainbat zerbitzu interesgarri erabiltzeko aukera izango duzu, adibidez: gabonetako postalen zerbitzua, tokiko irudiak elkarri bidaltzeko eta aldi berean ingurumenarekiko errespetua erakusteko; eta mota askotako zozketetan parte hartzeko aukera.

Zerbitzuak
Zerbitzuak
Bizkaia.eu posta elektronikoa