Bake Eder Ezagutza Zentroak nazioarteko erreferente bihurtzea du helburu, hain zuzen ere herritarrei zerbitzu publikoak eskaintzeko informazioaren teknologiak erabiltzearen alorrean. Horrez gain, enpresa berritzaileei babesa eskainiko die eta nazioarteko ekimen berritzaileak sortzeko aukera emango duen ingurunea eratzen lagunduko du.
Helburu horien bidez, zentroak aberastasun erantsia sortuko du, bai ekonomikoa bai beste mota batekoa - adibidez, ezagutza eskualdatzearekin loturikoa -. Aberastasun hori erritmo jarraituan sortuko da eta, ondorioz, pertsonen zein Bizkaiko Lurralde Historikoko enpresen hazkundea areagotuko du.