Instalazioak

Fundazioaren egoitza berria BiscayTIK Ezagutza Zentroa da, Zugazarte etorbidean dagoen 8.000 m2 inguruko lursailean kokatutako eraikuntza zaharberritua. Jatorrizko eraikina Bake-Eder deitzen zen eta Luis Elizalde arkitektoak eraiki zuen 1901. urtean. Hala ere, garai bateko egoitza aristokratikoa erortzeko zorian gelditu zen 80. hamarkadan sute baten ondorioz.

Inguruneari dagokionez, lan arkitektonikoa zuhaitzez inguratuta dago; beraz, Getxoko erdialdean sortutako paisaia natural batean dagoela esan dezakegu. 2001. urtean, Eusko Jaurlaritzak Monumentu Multzo izendatu zituen bai eraikina baita lursaila ere.

Lursaila berritzeko antzinako eraikinaren eta eraikin berriaren arteko lotura indartzen duen proposamena erabili da eta, horrez gain, kanpoaldeko lorategi-eremua bere horretan utzi da.

  • Bake-Eder eraikina: 1.500 m2 eraikita. Bertan egongo dira BiscayTIK Fundazioko zuzendaritzaren bulegoak, prestakuntza-guneak eta bilera-aretoak.
  • BiscayTIK eraikina: Harrizko oinaldea daukan beirazko eraikin handia da. Sistema jasangarria egiteko eta energia aurrezteko baliabideak erabiliko dira, besteak beste, eguzki-plakak eta argi naturalaren optimizazioa. Eraikin honetan egongo dira BiscayTIK Ezagutza Zentroarekin elkartu diren enpresak.

Egoitzako instalazioak