Jardueren egutegia

Teknologia eta Ezagutza Zentroaren zereginetako bat administrazio elektronikoaren eta informazioaren teknologien alorretan sortutako jakintza gordetzea da. Bestalde, ezagutza hori hainbat modutan esportatu eta sozializatu nahi da.

Hori dela eta, Teknologia Berrietan adituei zuzendutako ikastaro, mintegi eta hitzaldiak antolatuko dira, besteak beste. Gainera, adin eta egoera guztietako pertsonen artean teknologia hedatzeko ahaleginak egingo dira herritarrek Informazioaren Gizarteak eta BiscayTIKen zerbitzuek eskaintzen dituzten aukeren berri izan dezaten.

Jardueren egutegia gutxinaka aldatuko da eta unean uneko beharrei moldatuko zaie.

Zerbitzuak