Proiektua zehazterakoan agerian geratu zen ekimenaren izaera berezia zela eta ezagutza ugariak sortzen ari zirela administrazio elektronikoaren esparruan, baita horiek interesgarriak izan liratekeela ere munduko beste edozein administrazio publikoarentzat. Beraz, proiektuari gehitu zitzaion Bake Eder Ezagutza Zentroaren sorreraren ideia, nazioarteko erreferentzia puntua izateko asmoarekin, herritarrei zerbitzu publikoak ematerakoan informazio teknologiak aplikatzeko orduan.
Zentro honen helburuenetariko bat aberastasun gaineratua sortzea da, ekonomikoa edo beste mota batekoa, - adibidez ezagutzaren transmisioarekin lotuta-, denborarekin mantenduz, eta Bizkaiko Lurralde Historikoaren pertsonen eta enpresen hazkundera zuzenduta.
Getxo izan da Bizkaiko Foru Aldundiak aukeratu duen herria BiscayTIK Fundazioaren egoitza ezartzeko Bake Eder eraikinaren partzelan.
Bake Eder Ezagutza Zentroan kokatuta dauden enpresek BiscayTIK proiektuaren barnean garatzea daukate bere jarduera, edo proiektu berriak abian jarri, beti administrazio elektronikoarekin lotuta baldin badaude. Enpresa parte-hartzaileen zereginen artean honako hauek aurki ditzakegu: produktu berriak garatu, zabalkunde ekimenak ikertu eta berritu edo bultzatu, eta gertakizunak antolatu, baita prestakuntza lanak egin ere, beka eta masterren bidez.
Gauzak horrela, BiscayTIK Fundazioaren laguntzaz etengabeko komunikazio bide bat zabalduko da Bizkaiko IKT konpainiekin.
- Harremanak alorreko enpresekin, estatu zein nazioarteko mailan.
- Negozio eremu berrien zabalera tokiko enpresentzat.
- Lanpostuen eta sinergien sorrera.