Administrazioaren FAQ

Maiz egiten diren galderak

Atxiki nahi diren udaletxeek zerbait ordaindu beharko dute?

Ez, proiektua erabat doakoa da Bizkaiko udalentzat.

Udaletxe guztiak nahitaez atxikiko dira?

Ez. Proiektuarekiko atxikimendua guztiz askea da eta osoa edo partziala izan daiteke udaletxeen ezaugarri eta beharren arabera. Hala ere, Bizkaiko Foru Aldundiak udal guztiei dohainik eskaintzen die udaletxeak modernizatzean arazorik izan ez dezaten.

Nire udaletxean arlo bat kudeatzen arrakasta handia izan duen aplikazio bat inplementatu dugu. BiscayTIK proiektuari atxiki nahi badiogu, aplikazio hori aldatu beharko dugu?

Ez, BiscayTIK proiektuarekiko atxikimendu partziala egin daiteke jada inplementatuta dagoen aplikazio bat integratzeko. Horrela, bai udaletxeari interesgarri iruditzen zaion BiscayTIKen produktu berriak bai gaur egungo sistemak dituzten abantailak batzea lortzen dugu.

Nolakoa izango da nire udaletxearen eta BiscayTIKeko zerbitzari nagusiaren arteko komunikazioa?

Komunikazioa bezero-zerbitzari motakoa izango da; bezeroak udal aplikazioak izango dira eta zerbitzaria, berriz, datuen prozesaketa zentralizatzen duen zentroan egongo da. Arkitektura horrek baldintza tekniko jakinen beharra ekarriko du.

Udal funtzionarioentzako prestakuntza espezifikoa eskainiko da? Zenbateko kostua izango du?

Bai, BiscayTIKek doako prestakuntzako egutegia eskainiko die funtzionarioei.

Non gordeko da udal dokumentazioa? Zer gertatuko litzateke sistemak huts egingo balu?

Infomazio guztia Bizkaiko Foru Aldundiko instalazioetako gune batean bilduko da eta sisteman gerta litezkeen hutsegiteak saihestu ahal izateko neurriak izango ditu.