Enpresaren FAQ

Maiz egiten diren galderak

Nork finantzatzen du proiektua?

Bizkaiko Foru Aldundia. Inbertsioa 45 milioitan balioztatu da (20 proiektua garatzeko, 15 Zentro Teknologikorako eta 10 Gune Teknologikorako). Lehenengo hiru urteetan 30 eta 40 lanpostu bitartean sortuko direla uste dugu, baita zeharka eragindako 150 lanpostu ere, eboluzio normala aintzat hartuta. MICROSOFTek 17,4 milioi euro jaso ditu proiektua garatzeko.

Nori zuzenduta daude BeMyGov Zentro Teknologikoko zerbitzuak?

  • IKT sektoreko enpresei: produktu eta zerbitzuak hobetzeko.
  • Edozein sektoreko enpresei: produktu eta zerbitzuetan IKT aplikatzean produktibitate eta lehiakortasun handiagoa lor dezaten.
  • Administrazio Publikoei: Sektorearen garapenaren eragile moduan. Gizarte osoari: ongizate-maila hobetzeko.

Enpresa batek udalerri guztietan izapideak egin ditzake interneten bitartez?

Bai, e-mail pertsonala eta ziurtagiri digitala duen txartela baditu, BiscayTIK proiektuari atxiki zaizkion udalerri guztiekin izapideak egin ahal izango ditu.

Zer egin behar dut Zentro Teknologikoaren kide izateko?

BiscayTIK Zentroa beti dago gurekin lan egin nahi duten enpresekin lankidetzan aritzeko prest. Interesik izatekotan, jarri gurekin harremanetan enpresentzako telefono zenbakiaren bidez.

Zergatik lan egingo dugu Zentro Teknologikoan?

I+G proiektu nazional eta internazionalak sustatzen, koordinatzen eta kudeatzen ditugulako.

Bizkaiko udaletxe guztiekin harremanetan jarri nahi badut, BiscayTIKen bidez egin b ehar al dut?

Fundazioaren webguneak Bizkaiko udal bakoitzerako zuzeneko sarbide bat dauka eta bertatik izapideak egin daitezke.

Prestakuntza-planari dagokionez, administrazio elektronikoari buruzko prestakuntza tekniko espezializatua emango al da?

Bai, prestakuntza-planak master programa bat eta enpresa bakoitzeko beharrei molda dakiekeen prestakuntza espezifikoa barne hartzen ditu.