Maiz egiten diren galderak
Nola lor ditzaket nire helbide elektronikoa eta pasahitza dokumentu guztiak galtzen baditut?
Deitu 900 840 250 telefonora edo idatzi info@biscaytik.eu helbidera Erabiltzaileen Arreta Zentroarekin (EAZ) harremanetan jartzeko.
Zein abantaila ditu @bizkaia.eu posta-kontuak?
- "Bizkaia.eu" domeinuaren kokapen fisikoa Bizkaian dago eta datuen babeserako tokiko legeak betetzen dira.
- Doakoa da, ez dauka publizitaterik eta euskaraz ere erabil daiteke.
- Edozein nabigatzaile erabil dezakezu.
- Posta-kontuaren edukiera 5 GBekoa da, eta laster disko gogorraren memoria 2GBekoa da.
- Administrazioarekin zuzeneko lotura dauka.
- Laster telefono mugikorretatik eta tabletetatik posta errazago erabiltzeko aukera.
Derrigorrezkoa al da ziurtagiri digitala duen txartela edukitzea izapideak egiteko?
Izapide batzuk bai eskatzen dituztela identifikazio txartel digitalak, herritarraren nortasuna bermatuta dagoen legezko balioa duen edozein txartelekin (NAN elektronikoa, ONA, Izenpe, BizkaiBai). Herritarrak agiri elektronikoak aurkeztu beharko ditu izapideak aurrez aurre egitean aurkeztuko lituzkeen bezalaxe.
Bestalde, izapide batzuentzat posible da, @bizkaia.eu erabiltzailearen kredentzialak aurkezten dituzten pasaporte digitalarekin ere idendifikatzea.Izapideak, bata edo besteren identifikazio digitala eskatzen dutenak, aldatzen dira eta udaletxe bakoitzaren araberakoa da, eta informazio hau, udaletxe bakoitzaren web gunean zehaztasunez ezagutu ahal da.
Arazorik izatekotan, nola, noiz eta non lagunduko didate?
Zalantzak argitzeko, deitu 900 840 250 telefonora edo idatzi info@biscaytik.eu helbidera. Lagunduko dizugu.
Nola jakin ziur udaletxearekin harremanetan jarri naizela eta ez dela iruzurreko webgunea?
Udal atarien segurtasuna bermatzeko EV (Extended Validation) egoitza elektronikoko ziurtagiriak erabiltzen dira, erabiltzaileari segurtasun maila gehigarria ematen baitiote eta ikusten ari den atariaren jabetza ziurtatzen baitute.
Nola ikas dezaket administrazio elektronikoaren bidez izapideak egiten?
Herritarrek hainbat baliabide dituzte teknologia berrietara erraz egokitzeko, hala nola, Zerbitzuak.eu atarian online dauden banakako ikastaroak (e-learning) eta udalerrietan antolatzen diren ikastaro presentzialak eta prestakuntza-tailerrak.