• Euskara

BiscayTIK Informazioa

Bizkaia Euskal Autonomi Erkidegoaren barruan dagoen Lurralde Historikoa da. 1.200.000 biztanle ditu eta bere hiriburua Bilbao da. Biztanleria tamaina desberdineko 112 udalerrietan banatuta dago. Bilbaok 350.000 biztanle eta Getxok edo Barakaldok moduko hiriek 100.000 inguru biztanle eduki arren, lurraldeko udalerri gehienek ez dute 5.000 biztanle baino gehiago. Udal txikienen kasuan baliabideak urriak dira eta askotan bat edo bi langile baino ez dira.

Bizkaiko Foru Aldundia azken bolada honetan informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) erabileraren alde lanean dabil. Gai honen inguruan, 2007an, Diputazioko arduradunek pentsatu zuten Toki administrazioaren alorrean IKT aplikatzeko nazioarteko erreferentzia puntua izango zen asmo handiko proiektu martxan jartzeko une egokiena zela. Ekimen berritzaile honen xedea Administrazioa biztanleriari hurbiltzea zen Internet komunikazio bide berriaren bidez, elkarren arteko eragina erraztuz; Bizkaiko udalen tresna informatikoak homogeneizatuz barne kudeaketa eta biztanleriarekiko harremana hobetzeko; eta , amaitzeko, Bizkaia nazioarteko erreferentzia puntu bihurtu Toki administrazioaren alorrean IKT aplikatzean. 

Adierazle desberdinen arabera une egokia zen mota horietako ekimen bat abian jartzeko. Hori dela eta, Bizkaiko ia biztanleria guztiak Interneten sartzeko aukera izan zuen banda zabalaren bidez, bere etxetik, eta aldi berean erabilera hedatuz joan zen. 2007ko erdialdean, 14 urte baino gehiago zuten biztanleriaren erdiak Interneten sartzeko aukera izateaz gain, erabiltzaileak ziren. Era berean, nortasuna egiaztatzeko eta Sarean sinadura segurua izateko baliabide teknologiko eta legalak existitzen ziren jada indarrean zeuden txartel desberdinak erabiliz: NAN elektronikoa, Osasun txartela elektronikoa (ONA), Izenpe eta BizkaiBai.

Horretaz gain, gehitu behar zitzaion zegoen estatus teknologikoak bermatzen zuela asmo handiko proiektu honek bideragarri eta iraunkor izatea denbora aurrera joan ahala, behar zen zentralizazio eta behar ziren kostu guztien optimizazioa lortuz. Lehenengo aldia zen Bizkaian egoera egoki eta aproposa sortzen zela biztanleriari bizitza errazagoa egiteko teknologiari esker.

HARREMANETARAKO

Recepcionista
HERRITARREI ARRETA
FUNTZIONARIOEI ARRETA