BiscayTIKek egindako web atariek egoitza elektronikoko ziurtagiriak dituzte, hau da, web atariak balio legala dutela eta atariaren titulartasuna bertan adierazten dena dela bermatzen duten aplikazioak dituzte.
Esate baterako, ziurtagiriei esker badakigu www.abanto-zierbena.org webgunera sartzean Abanto-Zierbenako udalerriaren benetako egoitzara sartu garela eta aurrean duguna ez dela administrazioaren nortasuna faltsutu nahi duen webgunea. Benetako egoitza eta egoitza faltsua bereiztea erraza da, webgunearen helbide elektronikoa ikusten den eremuan seinale berde bat agertzen delako, webgunea segurua dela adierazten duen marka hain zuzen ere.
BiscayTIKek EV (Extended Value) egoitza elektronikoko ziurtagiriak erabiltzen ditu web atarietan segurtasun maila gehigarria lortzeko.
11/2007 Legearen arabera, gaur egun baldintza horiek bete behar dituen erakunde bakarra Estatuko Administrazio Orokorra da. Erkidego Autonomoetan eta tokiko erakundeetan ziurtagiriak erabiltzea derrigorrezkoa ez den arren, BiscayTIKek egoitza elektronikoetako ziurtagiriak inplementatu egiten ditu. Ondorioz, bere atariak bide-erakusle dira. Planteamendu horri esker, prozedura bera estatu osoan aplikatzen duen lehenengoetariko erakundea bihurtu da mundu mailan.