Harreman-eredua

BiscayTIK proiektua Bizkaiko toki administrazio guztiei eskaintzen zaien atxikimendu askeko programa da. Beraz, udaletxeek erabaki dezakete proiektuan nola eta noiz sartu.

Proiektuari atxikitzea doakoa da eta pixkanaka egin daiteke. Horrez gain, lurraldeko toki administrazioak nahi duten modulu jakinei atxiki daitezke eta, nahi izanez gero, beranduago beraien sistema zabaldu eta gainontzeko moduluak erabiltzen has daitezke.

Sistema berriaren ezarpena BiscayTIKen kontu utziko den arren, proiektuaren irismenetik kanpo geratzen dira aurreko sistema informatikoetatik datuak ateratzeko zeregina eta BiscayTIKenak ez diren aplikazioekin egin litezkeen integrazioak.