Izapideen katalogoa

Udaletxeko atarian eskura egongo den izapide bakoitzak informazio zehatzagoa izango du: informazio orokorra, aurkeztu beharreko dokumentazioa, lege-informazioa eta ohar gehigarriak. Izapide erraz bat aukeratuko dugu aurrean azaldutako atalak zehatz-mehatz nolakoak diren ikusteko. Lehenik eta behin agertuko zaigun fitxan izapideari buruzko informazio orokorra agertuko zaigu. Gure adibidean, ziurtagiri bereziei dagokien izapideari buruzko informazioa ikus genezake.

Bigarren atalean, aurkeztu beharreko dokumentuak zehazten dira. Kasu honetan: heriotza-ziurtagiria eta beste batzuk.

Hirugarrenean, izapide zehatz hori arautzen duten legeak zerrendatzen dira. Gure adibidean ikus dezakegun moduan, izapide hau Toki Araubidearen Legean, Lurralde Mugaketari buruzko Errege Dekretuan eta Araudian eta 14/2003 Lege Organikoan oinarritzen da.

Azkenengo fitxak izapide honi buruzko ohar gehigarriak biltzen ditu. Kasu honetan, izapidea bulegoetan aurrez aurre egiteko aukera adierazten du eta, hala nahi izanez gero, nora jo zehazten du. Horrez gain, zalantzak argitzeko eta laguntza eskatzeko telefono zenbakiak agertzen dira.

Izapideak