Tokiko administrazioak

Bizkaiak , 1.200.000 biztanle ditu eta oso modu heterogeneoan banatuta daude bere 112 udalerrietan zehar. Udalerriak desberdinak dira tamainaren edo gaitasun ekonomikoaren arabera eta horietariko asko landa eremuan kokatuta daude. Hiriburua Bilbao da eta 350.000 biztanle ditu eta Getxo edo Barakaldo moduko hiriek 100.000 biztanle inguru dituzte. Baina lurraldeko udalerri gehienek ez dute 5.000 biztanle baino gehiago. Udal txiki honen kasuan baliabideak urriak dira eta askotan bat edo bi langile baino ez dira.

Udaletako Informazio Sistemen ikuspuntutik, egoera ere desberdina zen Biscaytik proiektua abian jarri baino lehen. Udal bakoitzak bere aplikazio informatikak, bakoitza hornitzaile batena, erabiltzen zituen antzeko arazoei aurre egiteko. Denbora aurrera joan ahala arautegi eta lan egiteko era aldatuz joan zen, eta horrekin batera udal bakoitzak bere aplikazioak aldatu eta moldatu zituen behar berrien arabera, horrek dakartzan  kostu eta ahaleginak giza, ekonomia eta antolakuntza mailetan.   

Era berean, udal batek zituen aplikazioak hornitzaile desberdinenak ziren maiz. Askotan Udaletako Informazio Sistemek informazio irla isolatuaz osatuta zeuden, eta zeuzkaten datu base ugariek ez zituzten inolako loturarik elkarrekin. 

Egia esanda, gehienetan Informazio Sistemek eragozten zuten udaletako administrazioaren modernizazioa, %5 baino gutxiagok baitzuten espediente kudeatzeko sistemaren bat, eta oso gutxitan aplikazio informatikoek ahalbideratzen baitzuten  tramitazio telematikoa edo sistemen digitalen erabilera dokumentuak sinatzeko.

Eragozpen guzti hauek konpontzeko asmotan eta Bizkaiko toki erakunde guztiei Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko 11/2007 legea betetzen laguntzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak asmo handiko Biscaytik proiektua martxan jarri zuen. Proiektu honen xedea udal sistema informatiko berritzea eta administrazioa biztanleriari hurbiltzea zen komunikazio bide berri baten bidez.