Identifikazio eta sinadura digitala

BiscayTIKek sortutako web atarien bidez izapideak egin nahi badituzu, aldez aurretik identifikatu beharko zara.

Erabiltzailea identifikatzeko bi modu daude. Horietako bat sinadura elektronikoko txartela erabiliz identifikatzea da. Honako hauek dira BiscayTIKen atarietan erabil daitezkeen txartelak:

  • ONA osasun txartela 
  • IZENPE txartela 
  • DNI electronikoa

Identifikatzeko bigarren aukera adostutako sinadura bidezko sistema erabiltzea da. Sinadura adostua 11/2007 Legean zehaztutako mekanismoetako bat da eta, BiscayTIKen atariei dagokienez, aukera hori @bizkaia.eu posta-kontuko izen eta pasahitzarekin erabil daiteke. Neurri honen xedea identifikazio eta sinadura digitaleko txartelak erabiltzen ez dituzten pertsonei izapideak telematikoki egiteko aukera ematea da.

@bizkaia.eu kontuko informazioaren bidez identifikatzeak hainbat udal izapide egiteko aukera bermatuko du. Hala ere, legezko baldintzak direla medio, beste izapide batzuk egiteko derrigorrez erabili beharko da ziurtagiri digitalak dituen txartela.

Azken izapide horiei dagokienez, txartela berriz erabili beharko da izapidea egiteko eskaera sinatzean eta udal erregistrora bidaltzean; izan ere, agiria sinadura digitalarekin batera bidaliko da eta horrela balio juridikoa izango du.

Estatuko Aldizkari Ofiziala