Izapide telematikoak

ONA, Izenpe edo NAN elektronikoa bezalako txartel digitalen bidez edo @bizkaia.eu posta-elektronikoa gako adostu gisa erabilita identifikatu ostean, herritarra eskura dituen izapideak egiten has daiteke.

Lehendabizi, izapideari buruzko informazioa agertuko zaio. Gero, izapidea egiteko eskaeraren atalean, izapide bakoitza bideratzeko beharrezkoak diren datuak eskatuko zaizkio.

Irudi honek errolda-txartela eskatzeko izapidearen lehenengo pausoa erakusten du. Honako datu hauek bete behar dira: izena, abizenak, harremanetarako telefono zenbakia eta NANa. Agiri mota ere galdetzen dizu, banakakoa edo familiakoa izan baitaiteke.

Hurrengo pausoa dokumentuak aurkeztea da. Dokumentuak emateko, nahikoa da behar den agiriaren artxiboa eranstea. Horretarako “Arakatu” sakatu eta artxiboa aukeratu behar da. Adibidean ikus dezakegun bezala, kasu honetan eskaera-orri orokorra erantsi beharko dugu.

Ondorengo pausoa izapidea sinatzea da. Sinatu baino lehen herritarrak bere informazio pertsonala, eskaeraren laburpena eta emandako dokumentuak berrikusi beharko ditu. Aurreko guztia egiaztatu ostean, izapideari sinadura digitala ezarriko dio identifikazio-txartel baten bidez.

Azkenik, herritarrak izapidearen egiaztagiria jasoko du izapidea egin duenaren froga moduan. Agiriak erregistroko zenbaki bat izango du egiaztagiria erraz identifikatu ahal izateko.

“Nire herria” atalean, herritarrak aurretik egindako izapideak ikusi ahal izango ditu. Horrez gain, iraganeko izapideak egitean jasotako agiriak behera kargatzeko aukera izango du.

Hurrengo adibidean “Nire izapideen egoera” atala agertzen da. Bi izapide daude bertan: errolda-txartela eskatzekoa eta ziurtagiriak eta txartelak bidaltzekoa. Biek dituzte horiei loturiko espedienteen zenbakiak, hasiera-data, egoera eta izapideen zehaztasun guztiak ikusteko lotura.

Izapide telematikoak
Bizkaia.eu posta elektronikoa