Udal administrazio kudeatzailea

Bizkaiko 1.200.000 biztanleak 112 udalerritan banatuta daude, baina, bizilagun askoko hiri batzuk dauden arren, lurraldeko herri gehienek 5.000 biztanletik behera dituzte. Udal bakoitzaren egoera erabat desberdina da udal informazio sistemen ikuspuntutik ere. Arazo berdintxuak izan dituzten arren, udaletxe bakoitzak bere hornitzaileek eskaintzen zizkioten aplikazio desberdinak erabiltzeko erabakia hartu du. Araudia eta lan egiteko modua aldatzen joan diren heinean, udaletxe bakoitzak bere aplikazioak behar berrietara egokitu ditu eta, ondorioz, giza, ekonomia eta antolakuntza ahaleginak biderkatu dituzte.

Halaber, udaletxe bakoitzak dituen aplikazioak askotan hornitzaile desberdinek emandakoak direla eta, sarritan udal informazio sistemak isolatutako informazio irlez osatuta daude, hau da, haien arteko integraziorik ez daukaten datu-baseek osatzen dute sistema bakoitza.

BiscayTIKen helburuetako bat azaldutako egoera konpontzea da. Hori dela eta, udal administrazioen kide teknologiko gisa arituko da udaletxeak teknologia berrienez hornitzeko, era horretan beraien barne-kudeaketa berri dezaten eta herritarrei ahalik eta zerbitzu hoberena eskain diezaieten.

BiscayTIKek Bizkaiko udaletxe guztien behar informatiko gehienak asetzen dituen Udal Administrazio Kudeatzailea eskaintzen du. Honako hauek dira barne hartzen dituen funtzionalitateak:

  • Sarrera eta Irteera Erregistroa
  • Biztanleen Errolda
  • Kontabilitatea
  • Aurrekontuak
  • Kontratazio Publikoa
  • Ondarea eta Inbentarioa
  • Zergen Kudeaketa eta Diru-Bilketa
  • Giza Baliabideak
  • Nominak
  • Gizarte Zerbitzuak

Moduluak erabat integratuta daudenez, kudeaketa eraginkorra gauzatzeko aukera eskaintzen dute. Horrela, ez dago sistemaren zati batean soilik existitzen diren daturik, behar ez diren erredundantziak sahiesten dira eta informazioa ez da ulergaitz bihurtzen.

Datuen izaera integratua dela eta, Espedienteen Kudeaketarako modulua ez da prozeduran eman behar diren pausoak adierazten dituen "gida" soilik, baizik eta aplikazioekin eta Datu-Baseekin batera elementuek elkarri eragiten dieten sistema bat osatzen dute. Elkar eragiteak ahalmen eta aldakortasun handiko baliabidea sortzen du eta beste moduluen funtzionamendua egituratuko eta antolatuko du.
Sistema horri esker, udal administrazioek teknologia berriek dakartzaten baliabide berri guztiak erabiltzeko aukera izango dute, hala nola, dokumentu-kudeatzailea, sinadura digitala eta denbora-zigilua.
Sistema integratu horrek eman beharreko hurrengo pausoa erraztuko du, hau da, webgunearen bidez izapideak urrutitik egiteko aukera emango du.

UAK-ko eskema