Aldundiaren logotipoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Fundación BiscayTIK

BiscayTIK

Bizkaia, Informazioaren eta Ezagutzaren Teknologiak
Bizkaia, Tecnologías de la Información y el Conocimiento
Biscay, Technologies of Information and Knowledge

Ekitaldiak

BiscayTIK 2009ko Euskal Encounter-ean egon zen

BiscayTIK  Euskal Encounter-eanBiscayTIK Fundazioa 2009ko uztailaren 23tik 26ra bitartean Bilboko BECean ospatutako Euskal Encounter topaketaren 17. edizioan egon zen. 4.000 pertsonatik gora izan ziren Estatu osoan mota horretako
zaharrena den gertakarian.

BiscayTIK Fundazioak jarritako standera hurbildu ziren bisitariek BiscayTIKek eskaintzen duen doako eta iragarkirik gabeko helbide elektronikoa aktibatzeko aukera izan zuten. Fundazioak Bizkaiko herritar guztiei eskaintzen dizkie posta-kontuak eta, datuen arabera, Euskal Encounter-era etorri zirenen % 50 bertakoa da. Topaketa teknologia berrietan adituak diren erabiltzaileei informazioa skaintzeko puntu garrantzitsua bihurtu zen.

Sustapen ekimen modura, topaketan bertan kontua aktibatu eta erabili zuten pertsonek @bizkaia.eu posta-kontuarekin loturiko opariak jaso zituzten.

Horrez gain, BiscayTIKek bere proiektuaren berri eman zuen egitasmoari eta horren egungo egoerari buruzko informazio orokorra eskainiz.

Ikusle gehien erakarri zituzten jardueretako batzuk Surface-aren erakustaldiak izan ziren. Plataforma horri esker, ukipen-pantaila baten bidez eduki digitaletara heldu ahal izango ginateke, baita turismo informazio guneetako elementu fisikoetara eta ikertzen ari diren beste zenbait gunetara ere.

© BiscayTIK · Landabarri, 2 · Email: biscaytik@biscaytik.eu · Telf.:94 600 00 20 | Faxa: 94 600 00 21