Bizkaia, Informazioaren eta Ezagutzaren Teknologiak
Bizkaia, Tecnologías de la Información y el Conocimiento
Biscay, Technologies of Information and Knowledge
Udalaren Aplikazio Informatikoak tokiko erakundea kudeatzeko beharrezko modulu guztiak sartzen ditu, besteak beste, erregistroa, errolda, zergak eta diru-bilketa, kontabilitatea edo aurrekontuak.
Modulu guztiak oso-osorik integratuak daude eta, hala, informazioan inkoherentziak eta erredundantziak saihesten dira. Espedienteen moduluak gainerako moduluak egituratzen ditu eta horietako batzuei eragiten dieten prozedurak daude. Modulu horri esker arestian aipatu ditugun espediente elektronikoak erabil daitezke, espedientearen fluxua kontrolatuko baita administrazio-prozeduraren bidez. Dagozkion moduluekin elkarrekintza kudeatuko da.
BiscayTIK-en proiektuari libreki atxikitzearen ereduari esker, nahi duten Udalek bakarrik modulu interesgarriak hautatuko dituzte, alde batera utzi gabe etorkizunean beste batzuk erabil ditzaketela; salbuespena izango dira espedienteen, erroldaren eta erregistroaren moduluak, oinarrizkoak eta beharrezkoak baitira sistemaren funtzionamendurako.

BiscayTIK proiektuari modu askean atxikitzeko ereduak ondoko aukera ematen die Udalei: beren beregi nahi izanez gero, Udalek interesgarritzat jotzen dutena besterik ez hartzea, inoizkotan zerbitzu horiek areagotzea hautatu ahal izatearen kalterik gabe.
Ibon Oñate Zamalloa, BiscayTIK fundazioaren zuzendari nagusia